


- A N T Z E R K I T A L D E A -
Publiko maitea:
Gure taldekideetako bati minbizia diagnostikatu diote, eta tratamendu eta sendatze-prozesu batean murgilduta dago.
Egoera honek denbora, energia, laguntza eta zaintza eskatzen ditu, bai berarentzat bai talde
osoarentzat. Antzerki feminista egiten duen taldea gara. Gure lan artistikoetan behin eta berriz aldarrikatzen ditugu zaintzen garrantzia, elkarren mendekotasuna, komunitatearen indarra eta bizitza erdigunean jartzeko beharra. Horiek ez dira soilik oholtzan defendatzen ditugun ideiak; gure arteko harremanak eta talde gisa hartzen ditugun erabakiak gidatzen dituzten balioak ere badira.
Horregatik, gure lehentasuna gure kidea zaintzea da, elkar zaintzea, eta prozesu hau duintasunarekin, maitasunez eta kolektiboki bizitzea da eta horrek, antzezlanak burutzeaz etetea esan nahi du.
Indarberrituta eta gure lana berriz ere partekatzeko moduan gaudenean itzuliko gara.
Mila esker,
EVAREN ALABAK